XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PEDROk ez du aintzakotzat hartzen mutirikeria.
PEDRO.- Latzago jokatzen genuen... olatuei eutsi arrokei helduta... hostia listuan botatzea komulgatu ondoren... ezkerretik gidatu....
KEPA.- Hori modan dago ostera... señorito suiziden artean....
PEDRO ia-ia nostalgiko dago.
PEDRO.- Pepe horrelaxe hil zen... beti pentsatu izan genuen suizidioa izan zela... emaztea ere suizidatu egin omen zen....
KEPA.- Ez zaidak interesatzen! Hemen aukera gehiegi daude hiltzeko... Eta zer edo zerengatik!
PEDRO.- Heriotzea zerbait positibo eta kolektibo bezala... Baina hil artean, barea baino zapalduagoak bizi zarete....
KEPAk amorruz errakzionatzen du: KEPA.- Eta hi? Hi ez hago zapaldua ezta? Begira zer egin duten hitaz supergizon izan uste duk kontrol batean harroxkoarena egiteagatik....
PEDRO pentsakor dago une batez, hausnarrean.
PEDRO.- Beharbada arrazoia duk... Dena dela, Kepa, a ze humillazioa!